Mola Vidal, Emilio
Espainiar militarra (Placetas, Kuba, 1887 - Alcocero de Mola, 1937). Nafarroara bidali zuten Herri Fronteak 1936ko hauteskundeak irabazi zituenean, eta Espainiako Gerra Zibila hasi zuen uztailaren 18ko matxinadaren gidari izan zen. Franco estatuburu izendatu zutenean Mola Espainiako iparraldeko gudarostearen buru izan zen, hegazkin istripu batean hil zen arte. Ez da argitu nola gertatu zen istripua.
- mokots
- mokozabal
- Moctezuma Ia
- Moctezuma IIa
- mol
- Mola Vidal, Emilio
- mola
- molar.
- molaritate
- molda
- moldaera