Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

moldaera

iz. Moldatzea, bereziki, literatura edo musika lan batena.  v  Biol. Ingurunera moldatzea. Ingurune jakin batean bizitzeko egokitutako egitura edo forma. Hegaztien mokoen forma, adibidez, moldaera bat da, eta elikadura motara egokituta egoten da gehienetan.  v  Izaki bizidunen baitan berezitasun batzuk, moldaerak, izaten dira bizi diren ingurunean bizi ahal izateko. Moldaera horiek abantailak dira izakientzat ingurune jakin horretan dauden bitartean. Hala, inguruneko ezaugarriak aldatzen diren neurrian, izaki biziak horietara moldatuz doaz, edo bestela esanda, izadiak moldaera egokienak hautatzen ditu, eta horien jabe diren izakiek irauten dute bizirik.