Moix, Terenci
(Jaiotza izena, Ramón Moix Messeguer). Katalan idazlea, katalanez eta gaztelaniaz idazten duena (Bartzelona, 1943 - 2003). La torre de los vicios capitales (1968, Bizio nagusien dorrea) kontakizun laburren bilduma, Olas sobre una roca desierta (1969, Olatuak harkaitz bakarti baten gainean) eta El día que murió Marilyn (1970, 1984an berridatzia, Marilyn hil zen eguna) eleberriak dira Moixen lehenengo lanak; gai erotikoez eta erreferentzia autobiografikoez gainera, greziar-erromatar mitologia, Egiptoko irudiak eta zinemako mitoak gaiekiko zuen zaletasuna nabarmena da lan horietan. Moixen beste lanen artean aipatzekoak dira: Mundo macho (1971, Arren mundua), Siro o la increada consciencia de la raza (1972, Siro edo arrazaren kontzientzia sortu gabea), La caída del imperio sodomita y otras historias heréticas (1976, Sodomitarren inperioaren eroraldia eta beste istorio heretiko batzuk), Nuestro virgen de los mártires (1983, Martirien gure Andre Maria), Amami, Alfredo! (1984), Nunca digas que fue un sueño (1986ko Planeta saria, Ez ezazu sekula esan amets bat izan zela), El sueño de Alejandría (1988, Alexandriako ametsa), La herida de la esfinge (1991, Esfingearen zauria), El sexo de los ángeles (1992ko Ramón Llull saria, Aingeruen sexua), Venus Bonaparte (1994). Saiakera liburuak eta bidaia liburuak ere asko idatzi zituen: Terenci del Nilo o viaje sentimental a Egipto (1971, Terenci Nilokoa edo bidaia sentimentala Egiptora), Tres viajes románticos (1987, Hiru bidaia erromantiko), Suspiros de España: la copla y el cine de nuestro recuerdo (1993, Espainiaren hasperenak: kopla eta gure oroitzapeneko zinema). El Peso de la Paja (1990, Lastoaren pisua) eta Extraño en el paraíso (1998, Arrotza paradisuan) oroitzapenen liburuak dira guztiak; La noche no es hermosa (1994, Gaua ez da ederra), berriz, idatzi erotikoen antologia bat.