Moisseiev, Igor Alexandrovitx
Errusiar dantzaria eta koreografoa (Kiev, 1906 - 2007). Moskuko Bolshoi-ko ikasle izan zen eta hemezortzi urte zituela bertako solista bihurtu zen. 1937. urtetik aurrera, Sobietar Batasunako herri dantzen talde ofizialeko zuzendari izan zen. Talde hori 150 dantzarik osatzen zuten, eta Sobietar Batasuneko errepubliketako dantzari handienak biltzen zituen. Mundu osoan ikusi ahal izan da talde horren homogeneotasuna eta bere koreografiak, elezaharretan eta musika tradizionaletan oinarrituta, askotan gai iraultzaileekin lotuak egon dira: Partisanoak, 1955; Espartako, 1958; Viva Cuba, 1962. Sobietar Batasuneko Herriaren Artista titulua jaso zuen, eta behin baino gehiagotan, Stalin saria.
- Moiordin-Barrondo
- Moirak
- moire
- Moises
- Moissan, Henri
- Moisseiev, Igor Alexandrovitx
- Moivre, Abraham de
- Moix, Terenci
- moja
- mojagai
- mojategi