Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moises

Mit. Testamentu zaharreko pertsonaia. Egipton, faraoiak haur judu guztiak hiltzeko emandako aginduaren ondorioz, Nilo ibaiaren uretan utzi zuten eta faraoiaren alabak salbatu zuen; haren ondorioz gortean hazi zen. Jainkoak bere herria salbatzeko aukeratu zuen, eta juduak gidatu zituen basamortuan, lurralde aginduraino. Nebo mendian hil zen, lurralde hartara iritsi aurretik. Erromesaldi hartan (Exodoa), Israelgo herriak jarraitu behar zituen legeak biltzen zituen Dekalogoa eskuratu zuen Jainkoarengandik. Josuek hartu zuen Moisesen lekua.