Mohs, Friedrich
Alemaniar minerologoa (Gernrode, Harz, 1773 - Agordo, Tirol, 1839). Irakasle izan zen Grazen, Friburgon eta Vienan. Meen gogortasuna neurtzeko eskala bat asmatu zuen, Mohs-en eskala deitua. v Mohs-en eskala. Eskalako mea batek bere aurrekoa urra dezakeela kontutan hartuta, eta ondoren datorrenak lehena, hauek dira eskalako mea oinarrizkoak gogortasun txikienekotik handienera sailkatuak: talkoa, igeltsua, kaltzita, fluorita, apatita, ortoklasioa, kuartzoa, topazioa, korindoia eta diamantea. Balioa 1etik 10era dute. Gainerako meen gogortasuna eskalakoekin erkatuz jakin daiteke.