Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

modulu

iz. Mat. Zenbaki konplexu baten balio absolutua. Bektore baten modulua: bektorearen magnitudea edo luzera.  v  Malgutasun modulua. Fis. Gorputz trinko eta malgu batean egiten den indar forma aldatzailearen eta sortutako aldaketaren arteko erlazioa, gorputz horrek Hooke-ren legea betetzen duela kontuan izanik. Moduluak malgutasunaren arabera bereizten dira; ezagunena Young-en modulua deritzana da, materialen erresistentziari buruzko kalkuluetan erabiltzen dena.