Mocky, Jean-Paul Mokiejewski
(Jean-Pierre Mocky deitua). Frantses zinemagilea eta antzezlea (Niza, 1929). Antzerkian lan egin zuen lehenengo urteetan eta ondoren zuzendari bihurtu zen, 1959an, Les Dragueurs lanarekin. Hasieran komedian espezializatu zen, eta horietan eskema tradizionalak azaltzen zituen. Horien artean aipagarriak dira: Snobs (1961), Un drôle de paroissien (1963, Tipo bitxi bat), La Bourse et la Vie (1965, Poltsa eta bizitza), Les Compagnons de la marguerite (1967, Margaritaren lagunak), L'Étalon (1969, Patroia). 1970ko hamarraldiaren hasieran, zinema gogorragora jo zuen: Solo (1969), L'Albatros (1971), Un linceul n'a pas de poches (1974, Hiljantziak ez du poltsikorik), Y a-t-il un Français dans la salle? (1982, Ba al da frantsesik aretoan?), La Machine à découdre (1986, Askatzeko makina), Le Miraculé (1987, Mirariz sendatua), Ville à vendre (1992, Hiria salgai), Noir comme souvenir (1995, Beltza oroigarri gisa), Alliance cherche doigt (1997, Eraztunak hatzaren bila).
- moarratu, moarra, moarratzen
- moarratze
- mobiola
- Möbius, August Ferdinand
- Mobutu Sese Seko, Joseph-Désiré
- Mocky, Jean-Paul Mokiejewski
- moda 2
- moda 1
- modal
- modelo
- modem