Möbius, August Ferdinand
Alemaniar matematikaria eta astronomiako teorilaria (Schulpforta, 1790 - Leipzig, 1868). Geometria eta topologiaren gainean egin zituen lanengatik da batez ere ezaguna. 1815. urtean Leipzig-eko unibertsitatean irakasle izan zen; geroago haren zuzendaritzapean eraiki zen unibertsitate bereko behatokiaren zuzendari gisa aritu zen. Astronomiaren teoriari buruz 1815. urtean egin zuen De Computandis Occultionibus Fixarum per Planetas izeneko obraz ikaragarrizko arrakasta izan zuen. Matematikari buruzko asmakuntzak, berriz, Crelle´s Journal izeneko aldizkarian argitaratu zituen. Geometrian, koordenatu homogeneoak eta dualitate printzipioa landu zituen. Möbius topologiaren sortzailetzat hartzen da; ertz eta alde bakarreko gainazalak aztertu zituen, Möbius-en zerrenda izenez ezaguna dena, besteak beste.
- Moab
- moabitar
- moarratu, moarra, moarratzen
- moarratze
- mobiola
- Möbius, August Ferdinand
- Mobutu Sese Seko, Joseph-Désiré
- Mocky, Jean-Paul Mokiejewski
- moda 2
- moda 1
- modal