Mizenas
(Gr. Mykenai). Antzinako Greziako hiria, Argolidako hiriburua, Peloponeson. Akeoek sortu zuten K.a. 3000. urte inguruan. Zibilizazio mizenikoaren hiri nagusiena izan zen. K.a. 1200. urte inguruan Itsasoko Herriek Mizenas suntsitu zuten eta geroztik polis txiki bat izan zen. Mizenas-ko hondakinak Schlieman-ek aurkitu eta utzi zituen agerian, 1876an. (ik. Grezia).