Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mixteka

iz. Etnogr. Mexikoko indiar talde bateko kidea, antzina Oaxaca estatuko mendietan bizi zena. Kodize bikainak egin zituzten; Colonek Amerika aurkitu aurreko kulturetako eskuizkribu bilduma oparoena osatzen dute kodize horiek. Aipatzekoak dira mixtekek harria, metala, egurra eta hezurrak lantzeko zuten teknika aberatsa. Mixteken kulturak K.o. 660 eta 1521 urteen artean izan zuen indar gehien, Espainiarrek menderatu zituzten arte alegia. Gaur egun mixteken hizkuntza 200.000 lagunek erabiltzen dute.