Missouri
Estatu Batuetako erdi-ipar-mendebaleko estatua; 180.486 km2 eta 4.917.000 biztanle. Hiri garrantzizkoenak Saint Louis eta Kansas City dira; hiriburua, Jefferson City. Estatuari izena ematen dion Missouri ibaiaren behealdeko arroa dago. Lurralde laua da. Missouri estatuko hego-ekialdea Mississippi ibaiaren zabaldian sartzen da. Laboreak, kotoia; beruna.