Mississippi
Estatu Batuetako erdialde-hego-ekialdeko estatua; 123.584 km2 eta 2.521.000 biztanle. Hiriburua, Jackson. Mississippiren ezkerraldean dagoen gune lauaren parte handi bat hartzen du. Biztanleak zuriak eta beltzak dira. Mississippi estatuaren ekonomiaren alor garrantzizkoena nekazaritzak (kotoia, arroza, laboreak, ortuariak) eta abeltzaintzak (abelgorriak) osatzen dute. Industriak ez du munta handirik.