Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Misraki, Paul

Greziar musikagilea (Konstantinopla, 1908 - Paris, 1998). 145 filmetako musika idatzi zuen, 185 abestiez gainera, Edith Piaf, Yves Montand eta Juliett Grecó abeslarientzat, besteak beste. 1930-1939 bitartean Ray Venturaren orkestrako pianista nagusi izan zen. Bigarren Mundu Gerra bitartean Brasil, Argentina eta Estatu Batuetan izan zen, eta gerra bukatuta, Parisa itzuli zen, eta filmetarako abestiak idazten hasi zen. Besteak beste film hauetako musika idatzi zuen: Orson Welles-en Mr Arkadine (1995), Roger Vadim-en Eta Jainkoak emakumea sortu zuen (1956), Jean-Luc Godard-en Alphaville (1965), Luis Buñuel-en Heriotza jardinean (1956). Bestalde, eleberriak eta saiakerak idatzi zituen: Nire aitaren etxea, Teilhard ulertzeko.