Miragarri Handiak, Munduko Zazpi
Antzinako zazpi maisu lan nagusiak. Sidongo Antipater-ek eta Bizantzioko Filon-ek K.a. II. mendean eman zuten aditzera zein eta nolakoak ziren. Hauek dira: 1) Gizako piramideak. Egiptoko faraoiek eraiki zituzten K.a. 25. mendea baino lehenago; iparraldean Keopsen piramidea dago, denetan handiena eta zaharrena dena; erdialdean, Kefrenena eta hegoaldean, Mikerinosena. 2) Babiloniako lorategi esekiak. Nabukodonosor II.ak Babiloniako bere jauregiaren barnean eginarazi zituen lorategiak. 3) Rodasko erraldoia. Kares eskultoreak hamabi urte behar izan zituen erraldoia egiteko; K.a. 292an hasi eta 280an bukatu zuen. 30 m luze zen eta Rodasko portuaren irteeran zegoen, hura babestuz. Lurrikara batek suntsitu zuen K.a. 225. urte inguruan. 4) Zeusen estatua Olinpian. Fidias greziar eskultoreak egin zuen; 12 metro luze zen, eta urrez eta marfilez estalia zegoen guztia. 5) Artemisaren tenplua Efeson. Kreso Lidiako erregeak, eraiki zuen K.a. 550. urtean. Tenplua godoen inbasioan suntsitu zen, K.o. 262. urtean. 6) Halikarnasoko Mausoleoa. Mausolo erregearen hilobi erraldoia, Halikarnason egina Mausoloren alargunaren aginduz, K.a. 353 eta 350. urte bitartean. Lurrikara batek suntsitu bide zuen, XI. eta XV. mendeen artean. 7) Alexandriako faroa. Sostratok eraiki zuen Egiptoko Ptolomeo II.arenarentzat, K.a. 280. urtean. 135 m inguru garai zen.
- mirabetasun
- mirabetu, mirabe(tu), mirabetzen
- mirabetza
- mirabetze
- Mirafuentes
- Miragarri Handiak, Munduko Zazpi
- miragarri
- miragarriki
- miragarriro
- miragarritasun
- miragile