Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mikosi

iz. Med. Onddoek sortutako eritasunen genero izena. Oraindik ez da mikosien sailkapen zehatza egin, onddo desberdinek sortutako mikosiek ezaugarri bertsuak izan baititzakete eta onddo bakarrak ezaugarri desberdineko mikosiak sor baititzake. Mikosiak larruazalekoak eta gorputz barnekoak, alegia, organismo bereko organo askori kalte eragiten diotenak, izaten dira. Hiru mikosi mota bereizten dira: bakterioen ezaugarriak dituzten onddoek sortuak, lizunek sortuak eta legamiek eta legamiaren antzeko onddoek sortuak.