mikrobio
iz. Izaki zelulabakarrei, bereziki eritasunak eragiten dituztenei, ematen zaien izena. v Mikrobioak sailkatzea zaila da, ez baitago batere garbi zein erreinutan sartu behar diren. Hala, mikrobio batzuk landareen erreinukoak dira garbi asko (protofitoak), beste batzuk, berriz, animalien erreinukoak (protozooak), baina badira ez talde batekoak ez bestekoak direnak ere, bakterioak eta birusak, adibidez.