Mihura, Alexandre de
Lapurtar idazlea (Donibane Lohizune, 1725 - ?). 1748an apaiztu zen. Hérouvilleren Imitación de la sainte Vierge sur le modèle de l´Imitation de Jésus-Christ obra erlijiosoa euskaratu zuen, Andredena Mariaren Imitacionea, Jesus-Christoren Imitacionearen gañean moldatua izenburu zuela, 1778. urtean. Liburuak «M» bat eta bost puntu izartxo batekin dakartza egilearen arrasto bakartzat. J.B. Daranatzek argitu zuen nor zen «M» haren atzean zegoen idazlea.
- mihise
- mihiztadura
- mihiztatu, mihizta, mihiztatze
- mihiztatze
- mihrab
- Mihura, Alexandre de
- mihura
- mihuri
- Mijankas
- mika 2
- mika 1