mihrab
iz. Mezkiten barnealdean, hondoko paretan izaten den abside txikia, Meka zein aldetan dagoen eta otoitz egitean zein aldetara begira jarri behar den adierazten duena. Era askotako mihrab-ak daude baina, oro har, apaindura askokoak dira. Mihrab aipagarrienak Damasko, Kordoba eta Marrakex-eko mezkitetakoak dira.