Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mihi

iz. Ahoko organo haragitsu eta gihartsua, luzarana eta higikorra, elikagaiak irenstean, hizketan eta dastamenean funtsezko betekizunak dituena. || Mihi baten forma luzarana eta estua duen gauza. || Mihi(-)arrain. Itsas arrain zapala, biribila eta luzarana, jateko ona (Fam. Soleidae).  v  Anat. Mihiaren eginkizun nagusia elikagaiak murtxikatzen eta irensten laguntzea da, baina goi mailako ornodun batzuek, gizonak bereziki, soinuak ahoskatzeko ere erabiltzen dute mihia. Lehorreko animalien mihiak zapore desberdin asko antzeman ditzake gainaldean dituen papilei esker.  v  Teknol. Tresna baten ardatzaren eta birakariaren artean tresnaren bi parte horiek elkarri lotzeko ezartzen den pieza. Gehien erabiltzen dena prisma formakoa da, eta azkazal biribilen gisako alboak dituztenak ere erabiltzen dira, makina lanabesetan eta autogintzan batez ere.  v  Geol. Glaziarraren izotz erreka, ibarrean behera urtuz azkenean errekasto bat sortzen duena.