migrazio
iz. Migratzea; pertsonak edo giza taldeak sorlekutik edo bizi diren lekutik beste toki batera bizitzera joatea.ik. emigrazio. v Migrazio higidura nagusiak arrazoi ekonomikoek eraginak izaten dira, oro har, lurralde behartsuetan bizi diren pertsonak toki aberatsagoetara joaten baitira bizitza hobeagoaren bila. Esaterako, XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, Europan giza talde handiek migratu zuten nekazari giroko herri txikietatik hirietara eta herri handietara. Hala ere, migrazioa gertatzen da arrazoi politikoengatik eta ideologikoengatik ere, bai eta erlijio arazoengatik edo etnia desberdinen arteko gatazkek hartaratuta ere. v Zool. Zenbait animalia motek, klima egokiagoaren bila, janari bila edo ugaltzeko, habitat batetik bestera egiten duten bidaldia. Animalia migratzaileek migrazio bide berbera jarraitzen dute beti, eta urtaro jakinetan egiten dituzte joan-etorriak.