Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

miastenia

iz. Med. Giharretako astenia, mugitzeko zailtasuna, nekea eta giharren ahuldura ezaugarri dituen eritasuna. Larria izan daiteke, batzuetan giharren paralisia izaten baita. Ez dago oso argi eritasun honen jatorria zein den, baina adituek diotenez nerbioek giharrak uzkur daitezen behar den azetilkolina bidaltzeko gaitasuna galtzen dutelako gertatzen da. Drogen edo ebakuntzen bidez sendatu ohi da.