mesenkima
iz. Zool. Animalien enbrioiko egitura, ektodermoaren eta endodermoaren artekoa, mesodermotik sortua. Izar formako zelulek osatzen dute; zelula horiek luzakinak dituzte eta elkarri lotuak egoten dira belaki itxurako egitura bat osatuz. Mesenkimatik animalia helduen ehun konjuntiboa, kartilago ehuna, hezur ehuna etab. eratzen dira.