Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mesedetako ordena

Bartzelonan, 1218ko abuztuaren 12an, sorturiko ordena militarra. San Pedro Nolascok eta Jaume I.ak sortu zuten. Hasieran Santa Eulalia izena izan zuen. Esklabo kristauak askatzea izan zen ordenaren hasierako helburua. 1317an erlijio ordena bihurtu zen. Gaur egun, ordena honetako fraideak irakaskuntzan, kartzeletan eta misioetan aritzen dira.