Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mesenia

Greziako antzinako hiria, hegoaldeko Peloponeson. K.a. 369. urtean sortu zen, Espartaren hedapenari aurre egiteko asmoz. Espartarrek inguraturik eduki zuten Mesenia K.a. 202. urtean, baina Filopemenek hiria salbatzea lortu zuen. Akaiar Ligaren partaide izan zen (K.a. 191. urtea), eta K.a. 149an erromatarrek konkistatu zuten.