merkatu 1
iz. Erosteko eta saltzeko toki jakin batean gertatzen den jende bilera; salerosketa horiek egiten diren tokia bera, azoka. || Ekoizleak edo saltzaileak eta kontsumitzaileak biltzen dituen ekonomia esparrua. v Ekon. Ekoizleak edo saltzaileak eta kontsumitzaileak biltzen dituen ekonomia esparrua, ondasunen (produktu bat nahiz zerbitzu bat) salneurria baldintzatzen duena. ik. merkataritza. v Merkatu motak. Merkatu ekonomia batean (ik. ekonomia), merkatuaren mekanismoek (eskaintza/eskaria. ik. eskari) finkatzen dute, automatikoki, ondasunen salneurria (merkatu autonomoa). Merkatuak kanpoko eraginik izango balu (erregimen sozialistetan eta ekonomia mistokoetan), ez du eskaintza/eskaria sistemak salneurria finkatzen (erregulatutako merkatua). Saltzaileen eta erosleen konkurrentziaren arabera, merkatu mota hauek daude: konkurrentzia erabatekoa (eskaintzaile ugari, eskatzaile ugari); bi aldetikako monopolioa (eskaintzaile bakarra, eskatzaile bakarra); eskariko monopolioa (eskaintzaile ugari, eskatzaile bakarra); eskaintzako monopolioa (eskaintzaile bakarra, eskatzaile ugari); eskariko monopolio mugatua (eskaintzaile gutxi, eskatzaile bakarra); eskaintzako monopolio mugatua (eskaintzaile bakarra, eskatzaile gutxi); bi aldetikako oligopolioa (eskaintzaile gutxi, eskatzaile gutxi); eskariko oligopolioa (eskaintzaile ugari, eskatzaile gutxi), eskaintzako oligopolioa (eskaintzaile gutxi, eskatzaile ugari). Egoera horien arabera finkatzen dira, merkatu ekonomian, salneurriak. ■ Finantza merkatuak. Ekon. Finantza-aktiboak salerosten diren merkatua. ik. burtsa. ■ Eperako merkatuak. Eperako finantza-aktiboetan espezializaturiko merkatuak. Negoziatzen diren produktu ezagunenak etorkizuneko edo geroko kontratuak (futures) eta aukera kontratuak (options) dira. Merkatu eratorriak ere esaten zaie, lehendik existitzen diren aktiboetan oinarrituz merkaturatzen diren finantza tresnak direlako. Salgaiei buruzko eperako etorkizun eta aukera kontratuak (kafea eta gariari buruzkoak, esaterako) negoziatzen diren merkatuak ez dira berriak; hala, esaterako, Japonian XVII. mendean baziren halako merkatuak, arrozarenak. Finantza aktiboei buruzko era honetako merkatuak, ordea, 70. hamarraldiaren hasiera aldera sortu ziren Estatu Batuetan, eta laurogeiko hamarraldiaren erditik aurrera nazioartean izugarri garatu dira. Etorkizuneko finantza kontratuetan bi alderdiek ados jarri behar dute finantza aktibo jakin bat aurrez finkatutako prezioan eta etorkizuneko data jakin batean negoziatzeko. Behin akordioa sinatuz gero, eroslea behartuta dago finantza aktiboa erostera eta saltzailea, berriz, saltzera. Etorkizunekoen kontratuak merkatu antolatuetan negoziatzen dira. Merkatu horietan badira eperako kontratuak (forward) izenekoak etorkizunekoen kontratuen oso antzekoak direnak. Bestalde, aukera kontratuek euren jabeari finantza-aktibo bat prezio eta epe jakin batean erosi edo saltzeko eskubidea ematen diote, baina ez dute behartzen. Erosleak saltzaileari diru kopuru bat ematen dionean (prima), aukera gauzatzeko edo ez gauzatzeko eskubidea hartzen du. Laburbilduta, esan daiteke aukeren kontratuen eroslea aseguratuta geratzen dela, erosteko aukera aldekoa bada soilik erabiltzen baitu. Mota honetako munduko merkatuek izugarrizko hazkundea izan dute: 1985ean, kontratuen balioa 250.000 milioi dolarrekoa zen; bi urte geroago kopuru hori bikoiztu egin zen, eta 1990ean 1,5 bilioi dolarrekoa zen; eta 1995ean, berriz, 6 bilioi dolarreko kopurua gainditu zen. Bestalde, merkatu hauek jaulkitzaile eta inbertitzaileei arriskuen babesa eskaintzeko sortu ziren arren, espekulatibotzat kritikatuak izan dira. v Ekon. Ekoizleak edo saltzaileak eta kontsumitzaileak biltzen dituen ekonomia esparrua, ondasunen (produktu bat nahiz zerbitzu bat) salneurria baldintzatzen duena. ik. merkataritza. v Merkatu motak. Merkatu ekonomia batean (ik. ekonomia), merkatuaren mekanismoek (eskaintza/eskaria. ik. eskari) finkatzen dute, automatikoki, ondasunen salneurria (merkatu autonomoa). Merkatuak kanpoko eraginik izango balu (erregimen sozialistetan eta ekonomia mistokoetan), ez du eskaintza/eskaria sistemak salneurria finkatzen (erregulatutako merkatua). Saltzaileen eta erosleen konkurrentziaren arabera, merkatu mota hauek daude: konkurrentzia erabatekoa (eskaintzaile ugari, eskatzaile ugari); bi aldetikako monopolioa (eskaintzaile bakarra, eskatzaile bakarra); eskariko monopolioa (eskaintzaile ugari, eskatzaile bakarra); eskaintzako monopolioa (eskaintzaile bakarra, eskatzaile ugari); eskariko monopolio mugatua (eskaintzaile gutxi, eskatzaile bakarra); eskaintzako monopolio mugatua (eskaintzaile bakarra, eskatzaile gutxi); bi aldetikako oligopolioa (eskaintzaile gutxi, eskatzaile gutxi); eskariko oligopolioa (eskaintzaile ugari, eskatzaile gutxi), eskaintzako oligopolioa (eskaintzaile gutxi, eskatzaile ugari). Egoera horien arabera finkatzen dira, merkatu ekonomian, salneurriak.