Mercouri, Mélina
Greziar antzezlea (Atenas, 1925 - 1994). Greziako antzerti klasikoan hezi zen, eta Parisa jo zuen gero. Cacoyannis-en Stella (1952) filmak ospea eman zion. Jules Dassin-en Celui qui doit mourir (1956, Hil behar duena) filmean jokatu zuen paperak bere dohainak erakutsi zituen. Koronelen diktaduraren aurka jokatu zuen atzerrian; Grezian berriro demokrazia ezarri zenean diputatu hautatu zuten, eta Kulturako ministro izan zen Papandreu-ren gobernuan 1981ean.