Mennea, Pietro
Italiar atleta, zalutasun probetan espezializatua (Barletta, 1952). Mexikon, 1979an, 200 metroko lasterketako munduko errekorra hautsi zuen: 19,42 segundo. Atletismoaren historian denbora gehien iraun duen marketako bat izan da, 1996. urtean Michael Johnson estatubatuarrak hautsi zuen arte. Menneak bost Olinpiar Jokotan parte hartu zuen (1972, 1976, 1980, 1984 eta 1988): brontzezko domina lortu zuen Munichen (1972), eta urrezkoa Moskun (1980). 1974ko Europako txapelketetan ere urrezkoa lortu zuen. Halaber, 100 eta 200 metrotako Europako txapeldun izan zen 1978an. Hamar aldiz irabazi zuen Italiako 200 metroko txapelketa, eta pista estaliko 400 metroko Europako txapeldun atera zen 1978an. Bere karreran zehar, 200 metroko 164 lasterketa egin zituen 21 segundoen azpitik.
- meninge
- meningitis
- meningokoko
- Menipo
- menisko
- Mennea, Pietro
- Menoio
- menonita
- menopausia
- Menorca
- menorragia