Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Menam

Thailandiako ibaia. Thailandia osoa iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duten lau ibai-adarretako ura biltzen du: Ping, Wang, Yom eta Nam. Nakhon Sawan-en jaio eta Siamgo golkoan itsasoratzen da. 1.200 kilometro inguru ditu. Thailandiako garraiobiderik garrantzitsuena da. Udan bat-bateko handitzeak izaten ditu; ubide sare zabal baten bidez deltako arroz-alorrak ureztatzen ditu.