Melena, Jose Luis
Gipuzkoar filologoa (Donostia, 1946). Madrilgo Unibertsitate Complutensean filologia klasikoan lizentziaduna. Testu mizenikoetan dago espezializatua, eta bera da alor horretan diharduen aditu bakarretakoa munduan. Madrilgo Universidad Complutensean, Salamancako Torres Villarroel Institutuan eta La Lagunako Unibertsitatean grekoa irakatsi ondoren, 1983az geroztik Euskal Herriko Unibertsitatean dihardu, Gasteizko campuseko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatean grekoko katedradun. 1999an Euskadi Ikerketa saria eman zioten, eta 2000. urtean Eusko Legebiltzarrak eta RSBAPek ematen duten Munibe saria eskuratu zuen. Ehun artikulu inguru argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, eta Cervantesen Novelas ejemplares obra greko modernora itzuli du, besteak beste.
- Melbourne
- Melchor, Enrique
- meleagridido
- Meleagro
- meleka
- Melena, Jose Luis
- Meléndez Valdés, Juan
- melenga
- Melgar
- meliazeo
- Mélida