Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Melbourne

Australiako hiria, Victoria estatuko hiriburua, Bass itsasartean; 3.002.000 biztanle. Port Phillip izeneko badiaren ondoan dago. Egitura luzexka eta parke ugari dituen hiri modernoa da. Lehen lekua betetzen du mundu osoko artilearen esportazioan. Merkataritzagune eta industriagune (kimika, petrokimika, aeronautika) garrantzizkoa da. Portua. 1855ean sorturiko unibertsitatea. Australiako hiriburu izan zen 1901etik 1927a bitartean.