Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Meleagro

Mit. Eneoren eta Altearen semea, Kalidon lurraldeko basurde-ehiztarien buruzagia. Eneok uzta jaso eta Artemisari izan ezik gainerako jainko guztiei eskaintzak egin zizkien uztarengatik eskerrak emanez. Artemisak, hura ikusirik, basurde bat bidali zuen Kalidonera, hango larreak desegin zitzan. Meleagrok basurdea harrapatzeko ehiztari talde bat bildu zuen, bere herriko ehiztariek eta Altearen anaiek osatua. Basurdea harrapatu zutenean Meleagrok bere herriko ehiztarien artean zatikatu nahi izan zuen basurdea, eta amaren anaiak haren herrikoak ez zirenez, hil egin zituen. Amak ekintza haren ondorioz Meleagro bizirik mantentzen zuen egur zatia surtara bota zuen eta egurra erre zenean Meleagro hil egin zen.