Megara
Greziako hiria, Korintoko istmoan (21.000 biztanle). Garrantzi handia izan zuen antzinatean. Antzinako Megarak bi portu zituen, mendebalaren eta ekialdearen arteko merkataritza garraioaren bidegurutzean baitziren. Persiaren eta Greziaren arteko gerretan eta Greziako historia baldintzatu zuten beste ekintzetan parte handia izan zuen. Erromatarren kolonia izan zen, eta bisigodoek suntsitu zuten 395. urtean. Turkiarrek menderatu zutenean galdu zuen garrantzia. v Megarako eskola. Megarako Euklidesek, Sokratesen ikasleak, sorturiko filosofia eskola (K.a. V. mendea).