Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

megapodio

iz. Zool. Megapodidoen familiako hegaztia, neurriz eta kolorez eper emearen antzekoa (Leipoa ocellata). Eperrak baino kolore biziagoak ditu, eta lepoan luma beltzezko zerrenda bat izaten du. Oso hanka sendoak ditu, eta horiez baliatzen da lurrez habia egiteko. Arrautzak ez ditu txitatzen; lur pila batez estalirik hostoak usteltzen utzi, haren barrenean arrautzak jarri eta hostoen hartzidura beroa uneoro kontrolatuz, hartan txitatzen dira arrautzak. Australiako erdian eta hegoaldean bizi da.