Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mefistofeles

Deabruaren pertsonifikazioa, Alemaniako elezaharretan eta Faustoren kontakizunean oinarrituriko liburuetan. Dirudienez 1587an argitaratu zen Historia von Doktor Johann Faust-en lanaren egile ezezagunak asmaturiko pertsonaia hau, Goethe-ren Faust lanari esker da ezaguna. Faustori gaztetasuna eta jakituria eman zion, arimaren truke.