Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Medusa

Mit. Hiru Gorgonetako bat, hiruretatik gaiztoena, heriotza ekar dezakeen bakarra. Minervak suge bihurtu zizkion ileak eta begiratzen zuen oro harri bihurtzeko dohaina eman zion. Pertseok hil zuen, baina Medusaren buruak gauzak harri bihurtzeko dohaina galdu ez zuenez, berarekin eraman zuen etsaien kontra erabiltzeko.