McKinley mendia
(Eskimal hizkuntzaz Denali, Errus. Bolshaia Gora; gaur duen izena 1896. urtean eman zitzaion, William McKinley Estatu Batuetako lehendakariaren ohorez). Ipar Amerikako gailur gorena (6.194 m), Alaska erdialdean. Mendiaren bi herenak elurrez estalita egoten dira beti; glaziar luzeak ditu, zenbait 50 km-tik gora luzeak. Gailurrera 1910ean iritsi ziren iparraldetik lehendabizi, eta hegoaldetik (garaiena) 1913an.