Mazedonia, Greziakoa
Greziako ipar-ekialdeko lurraldea. Albaniako hego-ekialdearekin, Mazedoniako errepublikako eta Bulgariako hegoaldearekin egiten du muga ipar-mendebalean; Greziaren barnean, berriz, Tesaliarekin, Epirorekin, Traziarekin eta Egeo itsasoarekin. Mendi-bizkarrez eta ibar lauez eratua da; 34.177 m2 eta 2.121.953 biztanle (1981). Hiriburua, Tesalonika. Laborantzan, tabako belarra, mahastiak, arroza, lihoa, fruitu arbolak oro har, laborea eta kotoia lantzen dira, batez ere; abere hazkuntzan, iletarako azienda. Meak, burdina, magnesita eta beruna dira. Industria langintzarik garrantzizkoenak tabakoarena, oihalgintza eta elikadurarena (olioa, ardoa) dira.
- mazatze
- mazdakismo
- Maze
- maze
- mazedio
- Mazedonia, Greziakoa
- Mazedonia
- Mazedonia
- mazedoniar
- mazedoniera
- mazela