Mazarredo y Gómez de la Torre, Francisco
Bizkaitar militarra (Bilbo, 1772 - Madril, 1845). Frantziako Errepublikaren aurkako guduan parte hartu zuen 1793. urtean Bizkaiko gudarostearen konpainia bateko buru zela. 1808. urtean Napoleonek Espainia inbaditu zuenean Madril defendatzen jardun zuen. 1810. urtean brigadier egin zuten. 1822. urtean Bizkaiko gudarosteko buruzagia zen. 1843. urtean mariskal izendatu zuten baina Madrilen hil zen bi urte geroago.
- mazal
- mazapan
- Mazarini, Giulio
- mazarota
- Mazarredo Salazar, José Domingo de
- Mazarredo y Gómez de la Torre, Francisco
- mazatu, maza, mazatzen
- mazatze
- mazdakismo
- Maze
- maze