Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maurga

Zigoitiko udalerriko herrigunea (Gorbeialdea, Araba). 65 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XX. mendearen bigarren erdian galdu zen. Aipagarri dira San Martin eliza gotikoa, San Bartolome ermita, XV. mendeko Elexalde edo El Castillo dorretxea eta XVIII. mendearen hasierako Berastegitarren jauregia.