Maupertuis, Pierre-Louis Moreau de
Frantses matematikari, astronomo eta filosofoa (Saint-Malo, 1698 - Basilea, 1759). Parisko Académie des Sciences elkarteko kide izan zen. Laponiara bidaia egin zuen Lurraren arku meridiano bat neurtzeko. Neurketarekin Newtonen teoria, Lurraren diametroari dagokiona, baieztatu zuen. 1744. urtean Maupertuis-ek gutxieneko ekintzaren hatsapena adierazi zuen, Jainkoaren existentzia frogatzeko asmoz. Geografia, astronomia eta kosmologiazko liburuak argitaratu zituen. Lan aipagarrienak: Essai sur la philosophie morale (1749, Filosofia moralari buruzko saiakera); La figure de la Terre (1738, Lurraren irudia); Mémoire sur la moindre action (1744, Gutxieneko ekintzari buruzko txostena); Lettre sur les progrès des sciences (1752, Zientzien aurrerabideari buruzko txostena); L’art de bien argumenter en philosophie (1753, Filosofian ondo argudiatzeko trebetasuna).
- Mauleon-Licharre
- Mau-Mau
- Mauna Kea
- Mauna Loa
- Maupassant, Guy de
- Maupertuis, Pierre-Louis Moreau de
- Maura Amuniategi, Carmen
- Maura y Montaner, Antonio
- Maura, Carmen
- Maurga
- Mauriac, François