Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mata-Hari

(Jaiotza izenez, Margaretha Zelle). Herbehereetako dantzari eta espioia (Leewarden, 1876 - Vincennes, 1917). Holandar gudarosteko ofizial baten emaztea izan zen eta kolonietan izan zen garaian Indonesian sortaldeko dantzak ikasi zituen. Lehen Mundu Gerran heriotza zigorra ezarri zioten, eta Vincennes-en hil zuten alemaniarren espioia omen zelako. Hainbat liburu eta film egin dira Mata-Hariren ekintzetan oinarri hartuta.