Mataró
Kataluniako hiria, Bartzelonako probintzian, hiriburutik ipar-ekialdera. Maresme eskualdeko hiriburua da. 99.642 biztanle (1990). Ehungintza, beiragintza eta kimika dira Mataróko ekonomia jarduera nagusiak. Mataró eta Bartzelona artean egin zen Espainiako estatuko lehen burdinbidea, 1848an. Erromatarrek eskuratu zuten K.a. III. mendean, eta Iluro izena eman zioten. Erromatarren garaiko aztarnak geratzen dira. Aipagarriak dira XVII. mendeko eliza, eta leiho gotikoak eta berpizkundeko dorreak dituzten etxeak.