Martiarena Lascuráin, Ascensio
Gipuzkoar pintorea (Donostia, 1884 - Donostia, 1966). Parisen egin zituen pintura ikasketak. Bilboko Euskal Artisten Elkartearen sortzaileetariko bat izan zen. Erakusketa ugaritan ezagutarazi zituen bere koadroak, baita sari ugari jaso ere. Bere jaioterrian zabaldu zuen akademiatik garrantzi handiko pintoreak irten ziren.. Erretratugile bikaina zen. Lan nagusiak: Mercader moro, Retrato, El Rosario, Madre vasca, Cacharrera castellana, Mujer de Bretaña, Procesión de Viernes Santo, Desnudo, Retrato de don Miguel de Unamuno, Playa Bretona, Americanita, El Urumea, Rue des Tonneliers eta Capullo blanco.
- Martens, Wilfried
- martentsita
- Martí, José Julián
- Marti, Kurt
- marti
- Martiarena Lascuráin, Ascensio
- Martiartu
- Martikorena, Erramun
- martin arrantzale
- Martin de Zalba
- Martín Díez, Juan