Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

marmol

iz. Harri trinkoa, leunduz gero itxura bikaina hartzen duena.  v  Egitura trinkoko kare-harria izaten da, kaltzitaz edo dolomitaz osatua. Harri kristalinoa da, oso ederra, landuz gero. Berez kolore zuria du, baina burdin nahasturak dituenean eta beste zenbait gaiaz osatua denean beste kolore batzuk izan ditzake. Eskulturan eta arkitekturan erabiltzen da batez ere. Europan eta Ameriketan daude marmol harrobi nagusiak.