Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

marmoka

iz. Zool. Eszifozooen klaseko zelenterodunen ordenako itsas soinbera, medusa (Cl. Scyphozoa). Gorputza onddo baten itxurakoa izaten dute. Txapelaren ertzean 4-8 garro dituzte. Azpiko aldean hodi bat edukitzen dute eta haren muturrean du ahoa. Gorputzaren % 99 ura izaten da. Pozoitsuak dira gehienak, eta oso pozoi bizikoak batzuk. Ia denak planktona janez elikatzen dira. 1-1,8 m zabaleko diametroa izaten dute. ik. hidrozoo.