Margarita II
Danimarkako erregina (Kopenhage, 1940). Kopenhage eta Cambridgeko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1967. urtean Henri Marie Jean André Laborde de Monpezateko kondearekin ezkondu zen (Danimarkako Henrike printzea izena hartu zuen). Frederiko IX.a aita eta ordu arteko erregea hil zelarik, 1972an Margarita Danimarkako erregina izendatu zuten. Bera izan da azken bost mende eta erdi ingurutik, Margarita I.a erregina zen garaitik, Danimarkan titulu hori eskuratu duen emakume bakarra.