Margai, Milton
Sierra Leonako politikaria (Gbangbatoke, 1895 - Freetown, 1964). Mende leinuko buruzagi nagusia zen. 1951n Sierra Leonako Herri Alderdia sortu zuen. 1954tik Sierra Leonako Lehen Ministro izan zen. 1957ko hauteskundeak irabazi ondoren Sierra Leonaren burujabetasuna lortzeko elkarrizketak hasi zituen Ingalaterrarekin; 1959. urtean Sierra Leonak babespeko lurralde izateari utzi eta burujabetasuna lortu zuen Margairen lanari esker.