Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marche

Frantziako eskualdea, Creuse-ko eta Haute-Vienne-ko departamenduaren parte bat hartzen dituena. Ordoki zabala da, eta abeltzaintza da hango ekonomia jarduera nagusia.  v  Akitaniaren barruan egon zen 944. urtean; gero, ordea, Limousin kondeen mendera igaro zen, eta XIV. mendean Frantziako Filipe IV.aren eskuetara. Geroago, Valoisko printzeen eta Borboikoarena izan zen (1327); azkenik, 1531. urtean, Frantzisko I.ak Frantziako lurralde egin zuen berriro.