March, Ausias
Valentziar olerkaria (Gandia, 1397 - Valentzia, 1459). Soldadu baitzen, 1418an Siziliara joateko deitu zuten, eta hurrengo urtean Sardiniara eta Korsikara joan zen erregearen gudarostearekin. 1424an Gerbes-eko kanpainan parte hartu zuen eta sari gisa Beniarjoko jaurerria hartu zuen. Ordutik aurrera erregearen gortean egon zen, beste olerkari asko bezala. Ama hil zitzaionean bizitza publikotik urrundu eta bere jaurerrira itzuli zen. Idatzi zituen lanetan hiru eragin mota aipatzekoak dira: trobadoreena, Aristotelesen jarraitzaileen eskolarena eta eskolastikarena. Liburu guztiak bere ama-hizkuntzaz, katalanez, idatzi zituen. 10.000 bertso-lerro baino gehiago idatzi zituen, 128 olerkitan banatuak. Lan azpimarragarrienak: Cants d’amor, Cants de mort, Cants morals eta Cant espiritual.